EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNEAN TORIBIO ETXEBARRIA GOGOAN

Datorren astelehenean, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da. Eibarren, Toribio Etxebarriaren jaiotzaren 125. urteurrena dela eta, berak idatzitako Lexikoiaren jendaurreko irakurketa egingo da.

Irakurketa Udaletxeko Pleno Aretoan izango da goizeko 9etan hasi eta iluntzeko 7ak bitartean.

Bertan Eibarko elkarte eta erakunde askok hartuko dute parte. 60 elkarte inguru izango dira eta 370 irakurle.

Irakurketarekin batera udaletxeko patioan Euskararen hormirudia egingo da.

Goizeko  11etan Toribioren jaiotetxean, Txiriokale 6 zenbakian, plaka oroigarria jarriko da, eta Toribioren "Txiriokalea" poemaren irakurketa egingo da Musika Eskolako musikarien girotua.

Iluntzeko 7etan Toribio eta bere munduari buruzko mahaingurua egingo da, Serafin Basauri, Antxon Narbaiza eta Asier Sarasua izango direlarik hizlari.

Irakurketa bukatu eta mahainguruari hasiera eman bitartean Toribio Etxebarria lehiaketako sari banaketa egingo da Pleno Aretoan.

Egun osoko ekitaldi hauek irekiak izango dira eta nahi duten herritar guztiak gerturatu daitezke Pleno Aretora eta baita plaka-oroigarria jartze ekitaldira ere. GONBIDATUTA ZUEDETE!

Egitarau osoaren antolaketan Eibarko Udaleko Euskara eta Kultura batzordeak, Ego Ibarra batzordeak, Juan San Martin Udal Liburutegiak eta ...eta Kitto! Euskara elkarteak hartu dute parte.