Hiru dira aurtengo Antzerki Jardunaldietan eskainiko dituzten euskarazko lanak:
Lehenengoa Gorakada antzerki taldearen Munduari itzulia umeentzako antzezlana izango da, otsailaren 23an, arratsaldeko 5etan. Bertan, antzezleez gain, musikariak eta txotxongiloak ere ikusiko ditugu.
Otsailaren 27an, Gauerdian lana eskainiko du Tanttaka taldeak, 20:30ean. Komedia xamur eta barregarri honetan Iker Galartza eta Itziar Atienza ikusiko ditugu taula gainean.
Martxoaren 10ean, 20:30ean, Lingua Nabajorum lana ikusteko aukera izango dugu. Funtzio hau AEKrekin batera programatu da Korrikaren 18. edizioa dela eta. Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak euskararen historia kontatuko digute antzelan zoro honetan.
Lan guztiak Coliseo Antzokian izango dira.