Eibarko Udalak matrikularen %50 itzuliko die, Markeskoan UEUk eskaintzen dituen ikastaroetara joan eta %85 edo gehiagoko asistentzia duten eibartarrei.
Diru-laguntza jasotzeko eskaera PEGORAn egin behar da (Herritarren zerbitzurako bulegoa) 2013ko irailaren 30a baino lehen.
Diru-laguntza jaso ahal izateko baldintzak:
- Ikastaroa UEUk 2012ko irailaren 1a eta 2013ko uztailaren 31 bitartean emandakoa izatea
- Ikastaroko asistentzia %85 edo handiagoa izatea.
- Eibarren erroldatuta egotea.
Ikusi hemen diru-laguntza deialdiaren zehaztasun guztiak.
UEUk ikastaro eskaintza zabala dauka bai udaberrirako bai udarako.
Eranskina | Tamaina | Formatua | Fitxategiaren esteka |
---|---|---|---|
Deialdia 2013.pdf | 50.9 KB | application/pdf | Jaso |
INPRIMAKIA UEU.pdf | 71.94 KB | application/pdf | Jaso |