Bihar, apirilak 24, 11:00etan hasi eta 14:30 bitartean, Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez Coliseoan izango dira BAGA- BIGA- HIGA emanaldia DBH eta Batxilerreko ikasleei eskaintzen.
BAGA-BIGA-HIGA egitasmoak transmisioa du xede, hain zuzen ere, euskal musikagintzaren historia, erreferenteak eta zaletasuna sustatzeko proiektua aurkeztuko dute Eibarko ikastetxeetako DBH 3 eta 4, eta Batxilerreko ikasleen aurrean.
Lehenego saioa goizeko 11etan izango da eta ordu eta erdi inguruko iraupena izango du; bigarren saioa 13:00etan hasi eta 14:30 inguruan bukatuko da.
Eñaut Elorrieta 2000 urtetik KenZazpi taldeko abeslaria, gitarrajolea eta konposatzailea da.
Mikel Markez ere musikari emana bizi da, eta gaur egun Euskadi Irratian Kaja Beltza irratsaioa zuzentzen du.