Urtero bezala, maiatzean, Eibarko ikastetxeetako umeen bertso jaialdi bi izango dira Coliseoan.
Lehen saioa maiatzaren 21ean, asteartean, izango da 18:00etan. Egun horretan La Salle, Aldatze eta Arrateko Andra Mari ikastetxeetako 5 eta 6 mailetako umeak izango ditugu taula gainean bertsotan.
Bigarren saioa maiatzaren 23an izango da ordu berean, eta Iturburko eta Amañako ikasleen txanda izango da.
Sarrera irekia izango da eta 2€an eros daiteke.
Bertso jaialdi hauek Gu ere bertsotan egitasmoaren ondorio dira. Eibarko ikastetxeetan 5 eta 6 mailetan bertsolaritza lantzeko Gu ere bertsotan egitasmoa duela 6 urte jarri zen martxan. Eibarko Udalak eta ikastetxeek finantziatua da. Helburuen artean ahozko komunikazioa lantzea da nagusia. Gainera, bertsogintzak ahozko adierazpidea hobetzea, komunikazio estrategia eraginkorrak baliaraztea, hizkuntza aldetiko sormena bultzatzea, jendaurrean egoteko eta hitz egiteko oztopoak gainditzea, ideiak ordenatzen laguntzea eta komunikatzaile onak hezteko beste zenbait ekarpen interesgarri ekar dakizkioke eskolari.