GURASOENTZAKO EUSKALDUNTZE-ALFABETATZE IKASTAROAK ERDI PREZIOAN

Eibarko Udalak Udal Euskaltegiarekin eta AEK euskaltegiarekin lankidetzan 0-12 urte bitarteko umeen gurasoentzako ikastaro bereziak antolatu ditu.

Ikastaroen berezitasunak honako hauek dira:

  • Matrikulak %50eko deskontua du.
  • Klaseak umeen eskola orduetan eskaintzen dira
  • Taldea osatuz gero, umearen ikastetxean bertan eman daiteke.

Aurten arte gurasoek eta beste zenbait kolektibok ere %50eko deskontua izan dute matrikulan, baina ikasturte hasieran matrikula osorik ordaindu behar zuten. Ikasturte amaieran %85etik gorako asistentzia ziurtatuta udalak ordaindutakoaren %50a itzuztzen zion ikasleari.

Aurten, berriz, matrikulatzeko momentuan ikasle berriek eta aurreko ikasturtean asistentzia ona izan dutenek matrikularen erdia bakarrik ordaindu beharko dute, eta ikasturtean zehar %85etik gorako asistentzia ziurtatzen badute, bonifikazioa hori hurrengo ikasturtean ere aplikatuko zaie. 

Informazio gehiago emateko 0-12 urte bitarteko umeak dituzten gurasoei zuzendutako bilera bat egingo da:

  • Eguna: irailaren 10a, asteartea
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: PORTALEko Ikastaro gela (3. solairua)

Zalantzarik izanez gero, 943708435 telefonora deitu (Junkal) edo e-maila bidali euskera@eibar.net