EUSKARAZKO IRAKURKETA KLUBA: IDAZLEAREKIN HARIXARI EMOTEN

Udazken honetan Juan San Martin Udal Liburutegiak ...eta Kitto! Euskara Elkartearekin elkarlanean Idazlearekin harixari emoten irakurketa kluba jarri du martxan.

Irakurketa klubaren saioetan irakurritako liburuaren idazlea izango da bertan eta baita Antxon Narbaiza ere saioaren gidari lanetan.

Lehen saioan Kirmen Uribe izango da Mussche liburua aztertzeko.

Saio guztiak PORTALEan izango dira, astearteetan 19:00etan. Hona hemen egutegia

  • Urriak 8, MUSSCHE
  • Azaroak 5
  • Abenduak 10 

Aurrerago zehaztuko da gainerako saioetan zein liburu irakurriko diren.

Irakurketa klubean parte hartzea doan izango da. Saio bakoitzerako irakurri beharreko liburua Udal Liburutegiak utziko die partaide guztiei.

Izen-ematea: saioa burutu baino hilabete eta erdi lehenago egin behar da 943708437 telefonora deituta edo biblioteca@eibar.net helbidera mezua bidalita, baita hemen ere.