GAUR BERTSO SAIO MUSIKATUA TXALTXA-ZELAIKO AUDITORIOAN

Eibarren Euskaraz Bizi Nahi dut egitasmoaren barruan, gaur gauean, 22:00etan, Txaltxa-zelaiko auditorioan Bertso saio musikatuaz gozatzeko aukera izango da.

Bertsotan Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", BeƱat Gaztelumendi, Jokin Labayen eta Jon Martin izango dira, musikariak, berriz, Xabier Matxiain eta Gari Otamendi, eta gai-jartzaile lanetan Haritz Casabal.

Ekitaldi hau Hankamotxak bertso eskolak antolatu du.

Bihar, irailak 21, azoka izango da, Eibarren Euskaraz Bizi Nahi dut Azoka, 11:00-14:00 bitartean.

Gonbidatuta zaudete.

EranskinaTamainaFormatuaFitxategiaren esteka
kartela - bertso saio musikatua.jpg782.69 KBimage/jpegJaso