Bihar Eibarren Euskaraz Bizi Nahi dut Azokaren egitarauaren barruan 11:00etan Euskaraen aldeko agerraldia egingo da Untzagako gradetan.
Euskaraen aldeko idatzia irakurriko da eta atxikipena adierazi nahi duten elkarte eta erakundeek idatzia sinatuko dute. Horregatik Eibarko elkarte eta erakunde guztiak gonbidatuta daude irakurketan eta sinaketan parte hartzera.
Ekitaldi horrekin azokari hasiera emango zaio. Horra hor egitaraua osorik:
- 11:00etan Eibarren Euskaraz Bizi Nahi dut Agerraldia
- 11:00-14:00 bitartean Azoka:
- 20 elkarte eta erakunderen erakusketa mahaiak ikusgai: ikusi, ikutu, galdetu, probatu, erosi...
- Umeentzako jolasak eta tailerrak
- Gazte eta helduentzako mintzodromoa eta Kalamuako Parlamentua lehiaketa
- Ordu erdiro zozketak
- Musika eta giro alaia
Eranskina | Tamaina | Formatua | Fitxategiaren esteka |
---|---|---|---|
kartela A4.pdf | 40.69 KB | application/pdf | Jaso |
Agerraldiko testua.pdf | 19.4 KB | application/pdf | Jaso |