IKA MIZKA AZAROAREN 14AN EIBARREN

Datorren astean, azaroaren 14an, Unibertsitate Laboralean, Industria Injineritza Teknikoko Eskolan, IKA MIZKA egitasmoaren 2. saioa izango da.

Bertan hainbat alorretako aurpegi ezagunak eta EHUko gazteak bilduko dira mahaiaren bueltan, euskaraz eta euskara bizitzeko moduez hitz egin eta eztabaidatzeko. Mahai bakoitzean bi aurpegi ezagun eta 5 gazte elkartuko dira. Mokadutxoa ere izango da parte hartzaileentzat.

Aitziber Garmendia aktorea arduratuko da saioan aurkezle eta dinamizatzaile lana egiteaz.

Eibarren bi saio egingo dira, lehena 10:00etan hasiko da eta bigarrena 11:30ean.

Izena eman nahi duten gazteek GAZTEZULO.COM atariko IKAMIZKA gunean ageri den formularioa bete beharko dute.

Hemen bigarren bideo promozionala.  Ikusi, hausnartu eta zabaldu!