Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Eibarren euskarari aurpegia jarri nahi zaio.
Egun horretan euskararekin bat egin nahi duten guztiak Eibarko Udaletxeko patiora gerturatu daitezke eta banakako argazki bat bertan atera, aurpegiz osatutako hormirudi erraldoi bat osatzeko izango dena.
Zenbat eta jende gehiago gerturatu argazkia ateratzera, emaitza ikusgarriagoa izango da, aurpegi txikiz osatutako irudi erraldoia ikusteko aukera izango baita.
Herritar, elkarte eta erakunde guztiak zaudete gonbidatuta.
Udaletxeko patioa zabalik egongo da 9:00etatik 19:30era bitartean. ETORRI ETA PARTE HARTU!