#IPINI AURPEGIA EUSKARARI

Aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunean sare sozialak ere erabili nahi ditugu euskararen inguruan adierazi nahi ditugun pentsamendu, sentimendu edota asmoak sareratzeko.

Twitter eta Facebook bitartez zabaldu nahi dira abenduaren 3an, Eibarko Udaletxera argazkia ateratzera gerturatzen direnen mezuak.Argazkira gerturatu ezin direnek ere euren mezuak #IPINIAURPEGIA erabiliz zabaltzeko proposamena egiten da.

Ekitaldiaren antolatzaileak Eibarko udala, ...eta Kitto, AEK eta Udal Euskaltegia dira eta Eibarko euskalgintzako elkarteen babesean egingo da.