Eibarko bi euskaltegiek Udalarekin lankidetzan hitz bikoteen lehiaketa antolatu dute. Jendearentzat gustukoena den hitz bikotea (izena+adjektiboa) hautatzeko lehiaketa izango da aurtengoa. Hitz bikoteak oso desberdinak izan daitezke: "begirada zorrotz", "irribarre gozo", "hanka-gorr", "tripa-handi"... edo orijinalagoak.
Parte hartzaile bakoitzak berari gehien gustatzen zaiona aurkeztu behar du eta jendearen botoen bitartez aukeratuko da irabazlea.
Parte hartzaile bakoitzak proposatu nahi duen hitz bikotea euskaltegia@eibar.net edota eibar@aek.org helbidera bidali behar du, edota euskaltegietatik pasatu eta bertan jarrita dauden kutxetan proposamena sartu. Proposamen horiek bidaltzeko azken eguna otsailaren 16a da.
Ikusi oinarriak osorik erantsitako dokumentuan.
Eranskina | Tamaina | Formatua | Fitxategiaren esteka |
---|---|---|---|
Microsoft Word - OINARRIAK BERBA LEHIAKETA.pdf | 19.75 KB | application/pdf | Jaso |