TAILER DIGITALAK: WIKIPEDIA EDITATZEN ETA GEOLOKALIZAZIO AKTIBOA

GERTATU ekimenaren barruan bi tailer digital eskainiko dira apirilean. Izen-ematea martxoaren 10etik 21era egingo da PEGORAN.

Eibarren erroldatutakoek 6€ ordaindu beharko dute, eta gainerakoek 10€

  • GEOLOKALIZAZIO AKTIBORAKO TAILERRA: apirilaren 1ean eta 3an, 18:30-20:00 PORTALEAN

Gaur egungo teknologiek eskaintzen dituzten geolokalizazio aukerak modu pasibo hutsean kontsumitzetik, modu aktiboan eta euskaraz erabiltzea garatuko da tailer honetan. MApak, gida lokalak, ibilbideak eta abar landuko dira.

  • AUZOLAN DIGITALA: WIKIPEDIA EDITATZEN: apirilaren 8an eta 10ean, 18:30-20:00PORTALEAN

Tresna digitalak hor daude, baina sarritan globalizazioa norabide bakarrean ulertzen da. Tailer honetan Wikippedia bezalako proiektu batean lan egiteko tresnak erakutsiko dira, norberak parte aktiboa har dezan garatzen ari den eduki ekosistema berrietan.

Informazio zehatzagoa erantsitako dokumentuetan aurkituko duzue.

 

EranskinaTamainaFormatuaFitxategiaren esteka
Geolokalizazioa Microsoft Word - Dokumentua2.pdf20.2 KBapplication/pdfJaso
WIKIPEDIA EUMicrosoft Word - Dokumentua5.pdf18.06 KBapplication/pdfJaso