Aurreko urteetan bezala, aurten ere, maiatzaen 6an PORTALEA eraikinean transmisioari buruzko egun osoko mintegia egingo da.
Ponetzietan honako gai hauek landuko dira:
- Hizkuntza eta burmuinaren arteko elkarrizketa. Saioa Larraza BCBL
- Kiribilduz: familia transmisioaren proiektuaren bila. Naiara Martin, Elgoibarko Izarra
- Gazteen euskararen erabilera Eibarren. Ainara LAvado, ...eta kitto! Euskara elkartea
- Ikasle etorkinak eta euskararen ikaskuntza ekolan. Ibon Manterola EHU
- Euskararen transmisioa familietan Nafarroako ahozko ondarean oinarrituta: Xaldun Kortin. Jolastu gurekin. Maite Lakar eta Patri Arburua. Euskokultur Fundazioa, Bortzirietako Euskara Mankomunitatea.
- Transmisioa: Aiaraldetik dekalogo bat. Eduardo Fraile. Amurrioko Areska Ikastola
- Familia euskarari iraunarazteko egungo estrategietan. Paula Kasares UPNA
- Zer, nori,nork. Asier Arrieta EHU
- Mahaingurua. Dinamizatzailea, Jaime Altuna. Urtxintxa Eskola
Izen-ematea martxoaren 31tik apirilaren 30a bitartean egin ahal izango da normalizazioa@etakitto.com helbidera idatzita edo 943200918 telefonora deituta.
Mintegiaren prezioa 25€ da, bazkaria barne. Goizez edo arratsaldez bakarrik etortzeko asmoa izanez gero, 15€ izango da ordaindu beharrekoa.
Infomazio osoa erantsitako dokumentuetan duzue.
Eranskina | Tamaina | Formatua | Fitxategiaren esteka |
---|---|---|---|
MINTEGIA egitaraua.pdf | 108.4 KB | application/pdf | Jaso |
MINTEGIA GONBIDAPENA.pdf | 87.53 KB | application/pdf | Jaso |