EUSKERIAK 365 EGUN EIBARREN

Abenduaren 3an, asteazkenean, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Aurten Topagunearen leloa gai harturik antolatu du eguna euskalgintzak.

EGITARAUA

18:00 Udalbatzar berezia Eibarren euskararen erabilera arautzeko ordenantza onartzeko.

19:00 Toribio Etxebarria kalean (bustoaren aurrean) bertsoa eta manifestua irakurriko dira.

Ondoren, kalejira Untzagaraino. Partehartzaileei argi egiten duen zerbait eramatea eskatzen zaie (kandela, linterna...)

Untzagan Euskeriak 365 egun Eibarren goiburua kandelaz argiztatuko da.

Amaitzeko Behin betiko kanta abestu eta Euskaraz Bizi Nahi Dut musikarekin flasmoba eginez amaituko da ekitaldia.