Aurreko urteetan bezala, otsailerako Udal Euskaltegiak eta AEK-k udalarekin lankidetzan lehiaketa prestatu dute.
Aurtengo edizioan lehiaketaren gaia Eibarko gaitzizenak izango da. Izan ere, duela 25 urte argitaratu zuen Ego Ibarrak Antxon Narbaizak idatzitako Eibarko gatxizenak liburua.
Lehiaketa hau aitzakia izango da orain dela 25 urte kaleratutako liburuari hautsa kentzeko eta gaur egungo ume eta gaztetxo eibartarrei herri honetan hain errotuak egon diren gaitzizenen berri emateko.
Lehiaketa honen bidez, bai Udal Euskaltegiak, bai AEK-k euren ateak irekitzen dizkiete parte hartu nahi duten guztiei, eta hemendik eta uda bitartean euskara ikasi nahi duten eibartarrei gogorarazi nahi diete matrikulatzeko epea zabalik dagoela. Gainera tarifa bereziak daude.
Lehiaketan parte hartzeko:
- Parte hartzaileak gustukoen duen gaitzizena proposatu behar du. Eibarko gatxizenak liburuan asko daude. Antolatzaileen gomendioa gaitzizena liburutik aukeratua izatea da, Liburua Juan San Martin liburutegian, euskaltegi bietan eta Indianokua gaztelkuan kontsulatatu daiteke.
- Gaitzizenak euskaltegietara edota Juan San Martin liburutegira joanda aurkez daitezke, eta baita euskaltegia@eibar.net edota eibar@aek.org helbideetara mezua bidalita.
- Ez da beharrezkoa gaitzizena zergatik aukeratu den arrazoitzea.
- Gaitzizenak aurkezteko epea otsailaren 15ean bukatuko da.
Gaitzizenik gustukoena aukeratzeko botazioa egingo da aurrerago.