UEUko ikastaroetarako diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

Eibarko Udalak 2014ko irailaren 1etik 2015eko uztailaren 31 bitartean UEUk eskainitako ikastaroak egiten dituzten eibartarrei zuzendutako diru-laguntza deialdia kaleratu du.

Eskaera PEGORAn (Herritarren zerbitzurako bulegoa) egin behar da irailaren 30a baino lehen.

Diru-laguntza deialdian jasotako baldintza guztiak betetzen dituztenek matrikularen % 50ari dagokion diru-laguntza jasoko dute.

Ikusi HEMEN informazio guztia.

Ikusi HEMEN UEUren eskaintza uda honetarako