Nola berreraiki zen Eibar gerra ostean?

Datozen egunetan galdera horri erantzuteko "Gerraosteko Euskal Herrian eraikitzea. Eibarko berreraikuntza (1937-1957)" lanaren pasarte batzuk argitaratuko ditugu.

Lana 2009ko Juan San Martin bekaren irabazle izan zen Francisco Javier Muñoz Fernandezek egina da.

Lana osorik web orri honen argitalpenen atalean topatuko duzue.

Horra hor ahogozagarria:

...

Armillak ez,  baina Eibarrek gerra bukatu osteko ezerezaren gainean bere berreraikuntzari ekin zion. Hasierako urteetan, tokiko erakunde publiko eta ekimen pribatuaren borondateak eta gogoak abian jarri zituen lan antzuak, pixkanaka, Estatu totalitario berriak berreraikuntza gauzatzeko sortu zuen Regiones Devastadas izeneko erakundeakkontrolatu eta zuzendu zituen.

Aurreko hiribilduarekin zerikusirik ez zuen hiri-antolaketa berri baten gainean Regiones Devastadasek, Eibarko Udalak eta beste erakunde askok, ekimen pribatuarekin batera Eibarrek behar zituen zerbitzu eta azpiegituretako batzuk eraikitzeari ekin zioten. Instituzio publikoekherriaren egitura urbano eta oinarrizko zerbitzu publikoak egin zituzten; ekimen pribatuak, berriz, maiz Estatuak eta udalak zurreikusitako laguntzekin, etxeak eta, batez ere, industriak eraikitzeari ekin zion.

...

Hori SARRERAren zatia. Jarraitu hemen.