5 minutuko ikastaroak euskaraz hobeto egiteko

Gaurkoan gaztelaniaren eraginez egiten ditugun aktsa batzuk azalduko ditugu.

Azalpenak eman baino lehen galderak. Nola esaten duzu euskaraz?

- Espera un poco, te llevo en coche.
- Mañana pago yo el café.
- Cuando quieras ponemos la televisión.
- Tenemos grandes problemas políticos.
- Esos son temas personales.

Hemen doaz azalpenak:

-TZEN eta -KO
GAIZKI:
* Koldo?
Egon pixka batean, oraintxe jartzen da telefonoan.
ONDO:
Koldo?
Egon pixka batean, oraintxe jarriko da telefonoan.
GAIZKI:
* Igo motorrera; etxeraino eramaten zaitut.
ONDO:
Igo motorrera; etxeraino eramango zaitut.

Azalpena
Gero, bihar, datorren urtean eta horrelako denbora nozio garbiekin –KO etorkizuneko marka jartzen dugu, baina beste batzuetan hori ez dugu hain garbi ikusten eta –TZEN jartzen dugu.

Adjektiboa + izena vs izena + adjektiboa; adjektiboa + izena vs izen elkartua
GAIZKI:
*Ekonomiko arazoak oso handiak dira hemen.
ONDO:
Arazo ekonomikoak oso handiak dira hemen.
Ekonomia-arazoak oso handiak dira hemen.
GAIZKI:
* Burokratiko kontuek zaildu egiten dute arazoa konpontzea.
ONDO:
Kontu burokratikoek zaildu egiten dute arazoa konpontzea.
Burokrazia-kontuek zaildu egiten dute arazoa konpontzea.
GAIZKI:
* Kultural astea ondo atera zen.
ONDO:
Aste kulturala ondo atera zen.
Kultura-astea ondo atera zen.

Azalpena
Adjektibo batzuk (ekonomiko, burokratiko, sindikal …) ezin ditugu izenaren aurretik jarri. Izenaren ondoren jarri beharko ditugu. Beste irtenbide bat ere badago: adjektibo hori izen bihurtzea eta bi izen elkartzea.

Orain errepikatu hasierako ariketa.
Zuzenketak bihar.