Ondo esanda daude hauek?
- Oso gaizki ikusten naiz argazki honetan.
- Askotan galdetzen naiz noiz bukatuko ote den alarma egoera hau.
- Balkoitik bota da.
Horrela esaten ditugu askotan erdarazko me veo mal en la foto, me pregunto tal cosa, se ha tirado por la ventana eta antzekoak.
Euskaraz neure (bere, geure, zeure) burua forma daukagu me, te, nos... horiek esateko.
- Ondo ezagutzen dut neure burua.
- Neure bururarekin haserretzen naiz.
- Depresioak jota dagoenean, bere burua gorrotatzen duela esaten du.
- Egunero esaten diogu geure buruari berrogeialdia eta gero gehiago besarkatu behar ditugula ingurukoak.
Eredu horiek ikusita, nola emango dituzu hasierako esaldi horiek? Erantzunak bihar.