Gaur da Eibarko Udal euskaltegiaren urteurrena. Eta urteurren horren inguruko xehetasunak azaltzeko galdera batzuk egingo ditugu. Ea zenbateraino ezagutzen dugun euskaltegiaren historia:
Zenbat urte bete ditu gaur, apirilaren 1ean, Eibarko Udal Euskaltegiak?
- 25
- 30
- 35
Non eman zituen lehen eskolak?
- Frontoi zaharrean
- Armeria Eskolan
- Unibertsitate Laboralean
Zenbat ikasle pasatu dira urte horietan guztietan udal euskaltegitik?
- < 1.000
- 1.000 - 3.000
- > 3.000
Erantzunak bihar.
Egun ederra izan, eta euskategiko ikaslea bazara edo izan bazara, ospatu!