Iluntasunari beldurra al diozu? Asmakizunak

Asteburu berri baten atarian gaudelarik, horra hor etxetik buruari buelta batzuk emateko aukera.

Oraingoan 3 asmakizun desberdin jartzen ditugu.

URTEBETETZEA

Herenegun, nire alabak 17 urte zituen, baina datorren urtean 20 urte izango izango ditu. Nola izan daiteke hori?

AUTOBUSA

Autobus batean 15 bidaiari doaz. Lehenengo geldialdian 5 jaitsi dira eta 1 igo da. Bigarren geldialdian, 10 jeitsi dira eta 6 igo dira. Zenbat pertsona daude autobusean? 

ILUNTASUNARI BELDURRA AL DIOZU?

Bi kandela ditugu. Badakigu  kandelek ordubeteko iraupena dutela (argizaria ordubetean ezerezean gelditzen da) eta biei aldi berean amaitzen zaiela argizaria. Nola neurtuko ditugu 15 minutu?

tik, tak, tik, tak tik, tak... denbora bukatzen ari zaizu! Animo! Eta erre gabe ibili!

Erantzunak astelehenean emango ditugu.