Aditzak buruhauste handiak ematen ditu eta zalantza asko sortzen zaizkigu.
Gaurkoan ariketatxo bat egitea proposatzen dizuegu:
Esaldietan aditza bi modutan emanda dago. Zein da zuzena? Ala biak daude ondo?
ERANTZUN ZUZENAKĀ
- Ez baduzu bakarrik joan nahi, lagunduko dizut/ lagunduko zaitut. BIAK ONDO
- Herri txiki bat da, mundu guztiak ezagutzen zaitu/ezagutzen dizu, eta bertako dendariak zer moduz zauden galdetzen dizu. EZAGUTZEN ZAITU
- Herenegun deitu zidaten/ deitu ninduten bilera bihar izango dela esateko. BIAK ONDO
- Ez gaituzte kontratatuko/ ez digute kontratatuko, nahiz eta baldintza guztiak bete. EZ GAITUZTE KONTRATATUKO
- Telebistan ikusi dizuet/ ikusi zaituztet. IKUSI ZAITUZTET
- Gaztetan gure aita baserri batera bidali zioten/ bidali zuten lan egitera. BIDALI ZUTEN
Bihar arte!