Erantzunak. Ea zenbat soziolinguistika dakizun

Atzoko galderen erantzunak hemen dituzue:

1. Noiz izango da 2020ko Euskaraldia?

Erantzuna: azaroaren 20tik abenduaren 4ra

2. Zein da 2020ko Euskaraldiaren leloa?

Erantzuna: Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan

3. Zein da euskararen eremu osoan hiribururik euskaldunena eta erdaldunena?

Erantzuna: euskaldunena Donostia da, Donostiarren

% 35ek daki euskaraz; erdaldunena BAM (Baiona, Angelu eta Miarritze)

da, % 8k baino ez daki euskaraz.

4. Baieztapen hauetako zein da gezurra?

Erantzuna: 50 urtetik gorakoen artean gutxitu egin dira

euskaldunak. 1991n euskaldunen %50 inguru 50 urtetik

gorakoa zen; 2016an, % 40 baino ez dira adin horretatik

gorakoak.

5. Zenbat euskaldunek dute erraztasun handiagoa euskaraz erdaraz baino?

Erantzuna: Euskararen eremu osoan 16 urte edo

gehiagoko euskaldunen % 26k erraztasun handiagoa du

euskaraz egiteko erdaraz baino

6. Eta sare sozialetan, zenbatek erabiltzen dute euskara?

Erantzuna: 16 urtetik gorakoen %14k erabiltzen du

euskara erdara beste edo gehiago. Euskararen

erabilerarik handiena 16-24 urte bitarteko gazteek dute,

euskara maiztasun handiz erabiltzen dutenak % 23,2

baitira.