Euskal zinema topaketa batean lau film izan dira sarituak. Datu batzuk emanda, ea asmatzen dituzun film bakoitzaren izena, egilearena, zein herrialdetakoak diren egileak eta filmen iraupena.
Hemen dituzu datuak:
1. 24 minutuko filma zuri-beltzean dago eginda.
2. Gipuzkoako filmegilea bizarduna da.
3. Bizkaitarraren filmak arabarrarenak baino 2 minutu
gehiago irauten du.
4. Mikelen filmak Nekanerenak baino 4 minutu gehiago
irauten du.
5. Patxiren filmak oso musika egokia du.
6. “Hutsa” filmaren egilea eta arabarra aspaldiko lagunak
dira.
7. Mirenek eta bizkaitarrak elkarrekin egin zuten lan film
batean.
8. 30 minutuko filmari txalo asko jo zizkioten.
9. Nekaneri, bere filmaz gainera, asko gustatu zitzaion 22
minutukoa.
10. “Aztarrika” filmak ez du 26 minutu irauten.
11. “Itzalean” filma “Uda” baino motzagoa da.
12. Nafarraren filma eta Mikelena koloretan eginak daude;
“Itzalean” eta “Aztarrika”, berriz, zuri-beltzean.
Erantzunak astelehenean