Atsotitzek ideiak, iritziak, iruzkinak... labur adierazteko modu originala eskaintzen digute. Baina askotan egokiera izan arren, ezaguzen ez ditugunez, ezin erabili. Edo gaztelaniatik hartutakoak erabiltzen ditugu, bestela.
Ea zuk zenbat ezagutzen dituzun! Zein atsotitz erabiliko zenuke honelako egoeretan?
1. Gauzak beranduegi egiten direnean, sasoia pasatuta.
2. Denerako erantzuna daukanean norbaitek; beti aitzakia prest.
3. Aurrekoaren jarrera eta portaera azaltzen duenean ondorengoak. Seme-alabak gurasoak bezalakoak direnean. Onerako zein txarrerako izan daiteke.
4. Norbaiten ezbeharra aprobetxatzen denean etekina ateratzeko.
5. Norbait motiborik gabe kexatzen denean, ezbehar txiki baten aurrean kexaka eta kexaka aritzen denean.
6. Norbaitek interesen arabera iritzia aldatzen duenean, interesen arabera mugitzen denean.
7. Zerbait daukagunean disfrutatu, eta ez daukagunean konformatu. Daukatenean xahutzen dutenek, ez daukatenean egon egin behar.
8. Besteen gaitzak edo akatsak erraz ikusten ditugunean, geureak onartu barik.