"Euskara asko erabiltzen da hemen", "Bai zera! herri horretan gutxi egiten da euskaraz"… honelako iritziak asko entzuten dira, eta datuak ere ematen dira, baina nola dakigu zenbat euskara egiten den? Nondik ateratzen dira datuak?
Euskararen erabilera zenbatekoa den jakiteko kale-neurketak egiten dira.
Ea zenbat dakizun horretaz!
1. Noiztik egiten dira kale-neurketak?
a. Duela 10 urtetik egiten dira, urtero-urtero
b. 1989an egin zen lehen aldiz Euskal Herri osoan, eta baita Eibarren ere
2. Nola jasotzen dira datuak?
a. Kalean dabiltzan herritarrei galdetzen zaie zenbat
erabiltzen duten
b. Behaketa bidez jasotzen da informazioa, hau da, jendeari
ez zaio ezer galdetzen, zer hizkuntzatan ari diren
entzuten da eta horixe jasotzen da
3. Euskal Herri mailako azken kale neurketa, 2016koa,
a. 144 udalerritan egin zen
b. Hiri handietan bakarrik egin zen
4. Eibarren ere 2016an egin zen azkenekoa?
a. Bai, Eibarren gainerako herrietan bezala lau urtetik behin
egiten da.
b. Ez, Eibarren urtero egiten du eta kitto! elkarteak eta
azkena 2019an egin zen.