Ba al dakizu? Ikusi gehiago...
1. Zenbat hizkuntza daude munduan?
a. 200 baino gutxiago
b. 2000 baino gutxiago
c. 5000 baino gehiago
2. Unescok egindako sailkapenaren arabera, zenbat hizkuntza desagertuko dira XXI. mendean?
a. Ez da hizkuntzarik desagertuko
b. Erdiak desagertuko dira
c. Guztiak, ingelesa, txinera, gaztelania, frantsesa, eta alemana izan ezik
3. Hiztun kopuruari begiratuta euskara hizkuntza txikia dela pentsatzen dugu denok, baina 1etik 10erako ranking batean non kokatuko zenuke euskara, 1ean hiztun bakarra duen hizkuntza bat baldin badago eta 10ean txinera badago?
4. Euskara zer egoeratan dago, zure ustez?
a. Euskararen iraupena ziurra da, ez da galduko
b. Asko egin da eta egiten da euskararen alde, baina oraindik ere galtzeko arriskuan dago
5. Erabiltzen duzu Euskarazko Wikipedia? Jarraitzen duzu? Zenbat jarraitzaile ditu Twitterren?
a. Frantsesezko Wikipediak baino gutxiago
b. Munduko 7.a da jarraitzaile-kopuruan