Oraingoan, Eibarren egiten diren kale-neurketen ingurukoak dira galderak. Ea zenbat dakizun honetaz:
1. Zein adin tartetan erabiltzen da gehien euskara Eibarren 1989an kale-neurketak egiten hasi zirenetik? Jarri gurutzea (X)
- umeak
- gazteak
- helduak
- zaharrak
2. Azken 8 urteetan egindako neurketetan, zein auzotan kontabilizatu dira euskarazko elkarrizketa gehien? Jarri gurutzea (X)
- Amaña
- Ipurua
- Urki
- Erdigunea
- Urkizu
3. Datuak biltzean jarduera edo lekuari ere erreparatzen zaio. Horietako zeinetan erabiltzen da gehien eta gutxien azken zortzi urteetan bildutako datuak kontuan hartuta? Jarri geziak (▼▲)
- jolasean edo paseoan
- erosketetan
- txikiteoan
- gaztegiroan
- familian
4. Haurrek noiz egiten dute gehiago euskaraz?
a. Bakarrik, helduen presentziarik gabe, ari direnean
b. Helduak ondoan dituztenean