gari-jote [gari-jotze]. iz. (TE). Trilla del trigo; tiempo de desgranar el trigo. Bixar gari-jotia dogu ataiko aterpian. / Garixa erain, ba, San Andres bueltan. Behin nobienbria sartu ezkero, hori zuan sasoirik onena ereitteko. Gero martixan lehelengo aldian, ariakin pasau: lurra apurtu. Gero, Aste Santu aldian, jorratu eta simaurra zabaldu. Gero, San Pedro bueltan, ebagi eta azauak ein. Igitaixakin ebagi eta eskutakada birekin azau bat: txorta bat ein eta berakin garixakin lotu ha, garixa batzeko zirixakin. Egun batzuetan lurrian laga, ondo igartzeko, ta metak ein, azauak bueltan-bueltan tolostuta. Han euki hillabete-edo, ta gero gari-jotia, ba, segun zelako girua eitten daben; santixauak-agostua bittartian izaten zuan sasorik onena garixa joteko. Ganbaran euki denpora baten, eta astixa eguanian garbittu, eta gero kutxetan sartu. Eta hazittarako dana, aparte jo. Urkuldu eta jo bardin-bardin, baiña apartauta; eta kutxa baten bota. Hazittarakuari eitten jakuan beste gauza bat: harri berdiakin erre. Harrixa izaten zuan, ha jo-jo ein, ura berotu, urtu harrixa, eta hazixari bota, kokuendako. Garixari, eraitteko, haxe eitten jakuan.