goru. iz. (TE). Rueca; huso. Egurrezko makillatxua. Punta aldian burutxua dauka, bertan kirrua batu eta harixa egitteko. Liñu-harixa zein ardilania iruteko erabiltzen zan (ETNO). Gure amandrian gorua, makiñatxo bat moltzu ataratakua.
goruburu. iz. (ETNO). Rocadero; envoltura del copo de lino. Telagintzako berbia da.
Ik. gorutxapel.
gorueta. iz. (ETNO). Hilado. Goruetan egittia, eta goruetan egitteko andrak batzia.
Goruetia zanian auzoko basarriren baten alkartzen ziran inguruko andra guztiak, ipoiñak kontatzen eta harixa egitten. Guk ez genduan ezagutu, baiña gure ama zanak kontatzen zeskuzen gorularixen ipoñak. Bai!.
goruetako-makiña. iz. (ETNO). Rueca mecánica. Goruetan egitteko makiñia.
goruetan egin. du ad. (TE). Hilar. Neguko egualdi txarretan, sutonduan jarri eta goruetan eiñ, ipoiñak esanaz. / Amelutia hamen ipini, eta gaiñian goru-txapela, eusteko. Eta holan "ta-ta-ta-ta", lantzian behin piskat busti, eta segiduan eitten eban. Bihurtzen zan, hor batu. Eta holan agertzen zan matazia. Txabilliakin aittak eitten eban. Amak goruetan. Hiru edo lau zeretan. Lehelengo mehia, eta gero senduagoa.
gorutxapel. iz. (ETNO). Rocadero; envoltura del copo de lino; cucurucho. Goruburuan kirrua eusteko ipintzen zan txapel modokua. Kartoiz egindakua izaten zan, eta sarrittan kolorietako harixaz poliztutakua.
Ik. goruburu.