holan (hola) [hola]. adlag. (TE). De este modo, de esta forma; así, de esta manera. Balixo erakuslia daukan adberbixo kategorixako formia da, moduzkua.
Hola aittu detsat nik behintzat esan dabena. / Hik holan badiñok, holan izangok (izango dok). (Zirik 14).
Ik. honela. Gehixenetan 1. eta 2. gradurako erabiltzen da (gitxittan 3.erako).
Berak bakarrik zelan esan gura dau, modua; baiña leku-denborazko
genitibua be hartu leike, zelakua aitzen emoteko: holako, horlako.
hola eta guzti be (holan da guzti be) [hola eta guzti ere]. esap. (OEH). A pesar de todo, aun así. Hola ta guzti be, baziran umorerik galdu ez ebenetarikuak. (Zirik 48).
holan dok ala. interj. (JME). Qué os habéis creído!. Zer uste dozue zuek!?
Ze mutillak! Holan dok ala! Lehenago ura eruan zenduen da oin gatza nahi dozue?.
holan eta halan. esap. Así o asá. Hola eta halan, alperrik galdu dabe gauzia.
holantxe (holaxe, holaxen, holaxek) [honelaxe / horrelaxe]. adlag. (VO). Así, de esta/esa misma manera. Balixo erakuslia daukan adberbixo kategorixako 1. graduko forma indartua da, moduzkua.
--Ia Periko,... Jarraittu holaxe!... Ez obeidu!, hi baiño lehenago nekatukok-eta. (Zirik 87).
/ Abadieri beti holaxen deittu bihar jakuelako. (Zirik 79).
Ik. halantxe.