kuletro [kuleto]. iz. (TE). Oronja (Amanita caesarea). Perretxiko izena da.
Ez da jaso bihar kuletru faltsua zintzuan ordez, hiltzekua da ba ha jatera ezkerik. / Hor Gipuzkua aldian "gorringo" esaten jetsek, baiña guk "kuletrua" beti. Oiñ ikusi be ez dok egitten, baiña umetan Ardantzan bertan hartzen genduan. Gozua dok! Gozuen artian gozuena!. / Kuletrua gitxi dagok! Joe...! Hortxe, beste basarri bat dagok hortxe, ta hantxe zelaixak, etxian aurrian ta Eskola Armerixako maixu bat da soziedadekua ta haretxek dakaz erakutsitta , "Hortxe urtetzen juek", ta basarrittarrari aittatu bez, bestela akabo! Jo...! Aittatu bez! Ber-bertan, bere terrenua holaxe ta eurak igarri ez! Txartzat! Txartzat! Ezautu ez!. / Negrillia gitxiago dago. Ta kuletrua ez detsut esaten! Kuletrua? Permisua eskatu bihar jako hartzeko. / Jentiak urdiñak, urritxak, kuletruak [...] kendu ezkero, beste guztiak benenosotzat jaukaz. (Zirik 62).
kuletro faltso. iz. (ETNO). Matamoscas (Amanita muscaria). Perretxiko izena da.
Kontuz ibili bihar da honekin, batzuetan "kuletruan" trazia dakalako, eta "kuletrua" ona dan moduan, hau txarra. Ik. kuletro.