Bilaketa aurreratua

kunbo
kunbo. iz. (TE). Embalse, presa; pozo. Ura batzen dan tokixa, naturala zein egindakua: presia, potzua... / Indarra sortzeko, ura gordetzeko edo herrixak ura euki deixan presa baten bittartez egindako urbatzia. / Erruedak baiño gorago daguan ur-askia (ETNO). /  "Lugar donde natural o artificialmente se acumulan las aguas de un río" (TE, 506). Errekatxu hartan, kunbuak bata bestian ondoren dira eta amorraiñ asko hartzen da. / Munikolaneko kunbuan eitten genduan igarixan guk. / Orbeaneko indar-etxeko kunbua ez da kunbo haundixa baiña amorraiñ asko egitten da. / Elorriako kunboko albatak astero zabaltzen dittue, kunbua hustu eta garbitzeko. / Billarrealen eta Ullibarri-Ganboan kunbo galant askuak egin dittue. / Gu mutikuak giñanian kunbo-estura juaten giñan igarixan ikastera, gero, behin ikasitta gero, kunbo-zabalian igari egitteko. Ik. albata, azelin, errotarri, osin, putzu.