laixa [laia]. iz. (TE). Laya. Lurra labratzeko eta harrotzeko hortz biko erraminttia. Laixak, trepetxu aukerakua lanerako gogua bati probatzeko. / Gure nagusixak bai, baiña guk ez genduan laixetan egittia ezagutu. Auzuan bai, ezta? baiña gurian bertan ez. Gurian goldia beti. Laixetan gehixago egitten zan lur-txatal txikixetan, goldia sartzerik ez zeguan tokixetan... Aldapa pikia daguan tokixetan idixak sartzerik eziñ eta laixetan egin bihar, baiña gurian, normalian, goldia, eta zazpihortza.... / Laixetan egittia ez zuan gogorra. Jentia bihar, famelixa guztiak batera jardun bihar, ostian eziñ amaittu. Baiña gogorra ez.
laixetan egin [laietan egin]. du ad. (TE). Layar, trabajar la tierra con layas. Illaran jarri etxeko eta auzoko jendia, eta laixetan ein dabe egun guztian.
laixetan jardun [laietan jardun]. du ad. (TE). Layar, estar layando. Goiko saillian, laixetan dihardu famelixa guztiak.