negu. iz. (TE). Invierno. Gauza gogorra kanpuan lan ein biharra neguan.
negu gorri. iz. (TE). Pleno invierno; invierno crudo, invierno duro. Aurtengua, negu gorrixa. / Negu gorrixan juan bihar izan giñan.
neguko madari.
1 . neguko madari. iz. (ETNO). Variedad de pera tardía. Neguko madarixak, oso gogorrak eta erreta edo egositta jateko, Gabonetan, esate baterako, konpotia eginda.
San Juanetan makatzak, udan madarixak, eta udazkenian negukuak. Ixa urte guztian eukitzen genduan madariren bat. Ik. makatz.
2 . neguko madari. iz. (EEE). Guardia civil. Gaur be hor dabiz neguko madarixak.
neguko paranda. iz. (ETNO). Pinzón real (Fringilia montfringilia). Paseko parandiari "neguko paranda" be esaten jako, neguan hotz haundixa daguanian bakarrik etortzen dalako Euskal Herrira, Europa iparraldetik igesik. Ik. paseko paranda.
neguko txitxi. iz. (ETNO). Bisbita común (Anthus pratensis). Ik. bertako txitxi, paseko txitxi, txitxi. UZ: negu-txirta.
neguko txori [negu-txori]. iz. (TE). Solitario,-a, alicaído,-a como pájaro en invierno. Gogo barik, kokilduta eta bakarrik ibiltzen danari esate jako.
Neguko txorixa dirudi, hotzak kukulduta.