Oharrak | Toribio Etxebarriak batzuetan (ez beti), ezezko esaldixetan elipsixa egitten dau: ezer, iñoiz edo sekula esaldixan diranian. Ez jakoz, itxuria, esaldixa ulergarri egitteko, ez
adberbixua eta aditza biharrezkuak begittanduko eta kendu egitten
dittu. Ez dogu hau elipsixau gaur egunian darabillenik ezagutzen. Hónek
esaldixok, azalpen barik, daren moduan laga ezkeriok nahastia erain
leikie; gehixago ondiok, badagualako gazte jendia iñoiz erderazko nunca dala-eta, ezezko esaldixetan biharrezkua dan ez esaten ez dabena. Horrexegaittik,ejenpluak argixago lagatzeko,TEk kendu dabena parentesi artian ipiñi dogu. Adibidia berridatzi egin da.
|