Bilaketa aurreratua

zapatu
zapatu. iz. (TE). Sábado. Zapatua gizonandako eindakua da; ez gizona zapatuandako (Mark. 2. 27). / Zapatuko parrandak, domekan goiz jaikitzeko gogo haundirik ez zetsen emoten. (Zirik 73).  "Larunbata, precristiano y que parece aludir a un cuarto de luna, es conocido en Eibar, pero en el léxico común se dice el cristianizado sapatua" (TE, 647).
zapatu ingles. iz. (ETNO). Sábado inglés; fiesta los sábados a la tarde. Zapatu arratsaldez biharrik ez egittiari esaten jakon zapatu inglesa. XX. mende hasieran sindikatuak eskatzen zeben. Republika sasoian hasi ziran leku batzuetan; gero galdu, eta 1950etik aurrera zabaldu zan barriro. Orduan horarixua zan, zortziretatik hamabixetara, ta ordubixetatik sei t'erdietara; zazpiretara be iñoiz. Edo zortzirak arte askotan. Eta zapatuan biharra egun guztian. Zapatu inglesa Alfan hasi zan lehelengo! Zapatu arrasaldian jai! Alfan, gauza soziala inportantia, badakizu, ta "mejoratzen juan bihar gaittuk; Inglaterran zera eitten juek?". Harek "sábado ingles", ba "geuk be ipini ein bihar juagu!". Hori izango zan, 1958. Lehelengo udan bakarrik, eta gero urte guztirako. Orduan logro haundixa zan! Bueno...! Zapatu inglesa izan zuan...! Uste eze aste guztia jai zekagula!. / Lehelengo "las tres 8 horas" heldu zittunan: 8 biharra, 8 lo eta 8 disfrutau. Eta gero zapatu inglesa, zapatu arratsaldian jai eukitzia. Hori sekulakua izan zonan! Badakin zer dan zapatu arratsaldian mendira juan ahal izatia! Amama!.
zapatu-domeka. iz. (NA). Fin de semana.