taillar (tailler) [tailer]. iz. (ETNO). Taller, fábrica; industria. Eibarren industriari edo fabrikiari taillarra esaten detsagu, eta industri-gizon edo industrialari taillarduna.
Lehen Eibarren, hamabixak joten zittuanian, kale guztiak jentez betetzen zittuan. Bihargiñak urtetzen zebenak biharretik. Untzagan bajeuan, jo-ta Alfa guztiak urtetzen juan han. Oin nik ez juat ikusten hainbeste jente! "Alfak" be, 2000 bihargin euki biharrian 400 jakaz, "Orbea" ta "Beistegui" juan zittuan, "Aurrera" ta fundiziñuak be bai, "Lambretta" be bai... Zer gelditzen dok ba Eibarren? Eibarko peora guztietan bihargin bi edo hiru-lau lagun euren taillartxuakin. Oin hori be desaparezidu ein dok!. / Lehenguan [...], zuen taillar ondotik pasau nintzuan eta ikusi hindudan. (Zirik 32).
/ Taillarrian norbaitt sartu bihar zanian, ha sartzeko lekua eingo bazan, euretariko batek urten bihar izaten ei eban. (Zirik 105).
Ik. taillardun, fabrika.