galanperna (galaperna). iz. (ETNO). Parasol (Lepiota procera, Macrolepiota procera). Perretxikua.
Galapernak asko dittuk, zurixak, horixak... Baiña itxuroso bakarra hauxe dok [argazkixan "Macrolepiota procera"]. Hau ez dok txarra. Úrdiñakin-eta, úrritxakin-eta, konparaziñorik bez, ezta? baiña jateko modokua. Lepiota eta Macrolepiota generoko perretxiko gehixenekin darabigu hau izenau (Lepiota excoriata, Lepiota naucina, Lepiota rhacodes...), baiña Macrolepiota procera da gure inguruan jaten dan bakarretakua. Bestieri (txatxarrak diralako, edo kaltegarritzat jotzen diralako), zapo-perretxiko edo suba-perretxiko esaten jakue sarri.