aldra (aldrada). iz. (ETNO). Bandada; grupo tropel, bando [de seres animados]. Izaki bizidunez osatutako talde haundixa.
Kalandresak aspaldi ikusi be ez dittuk egitten; galdu egin dok txori klase hori. Lehen bai. Lehen?! Gaztetan?! Aldrak eta aldrak! Itzelak baiña! Zerua baltzitzekuak!. / Lehentxuago pasau dok aldrada galanta. / Lagun aldria urrittuaz zoian igeslarixeri esker. Talde edo moltzo esanguria daka (jende-aldria, txakur-aldria, ume-aldria...), baiña gehixenbat txori taldia esateko erabiltzen da, erderazko bandada.