1 . kordel. iz. (ETNO). Palangre. Aingiriandako kordelak erabiltzen dira. Kordela da, ba, tanzia hartu, peskarako sokia, eta soka nagusittik, beste soka motzaguak lotu. Eta puntan amuak. Eta gero, kordela, punta batetik ligorreko harrira lotu, ez deixan alde ein, eta beste muturrian punta-harrixa lotu, barrenera juan deiñ. Bertan laga, eta hurrengo egunian ia zer jausi dan begiratu. / Kordela zer dan apuntau bihar dok? Hori edozeiñek jakik! Hik ez, baiña bestela edozeiñek!. Ik. agorra egin, lihorreko harri, punta-harri, retel.