aken. iz. (ETNO). Garrapata. Ákena animalixendako txarra da, asko sufritzen dabe ákenegaz. / Akena txarra da, e? Akenori? Joolin! Ganau kutxauak zelako zerak botatzen dittue ba? Asko sufritzen dabe. Bai, minberia; horixe bai! Nik zerian euki neban bat, akena. Akena ez zan, baiña beste izen bat... kaparria! Diferentiak dira, baiña estilokuak. Hamazazpi urtekin hasi nitzan ardixak jasten, aittitta hil zanian. Ta hainbeste urtian ardixak jasten, ta ardixak kendu ta urtebetera esaten detsat erreiñari bazkaittan: "hamentxe zeoze dakat". Ta bai, koko bat, akena!. Ik. kaparra. Inguruko herri batzuetan akenak eta kaparrak ez dira bat izaten, batzuk haundixaguak, bestiak txikixaguak diralako. Eibarren be hiztun batzuek bereizten dittue.