gari-joteko makiña. iz. (ETNO). Trilladora. Gari-aliak galburutik askatzeko makiñia.
Gurian dago makiñia oin dala 50 bat urte, gerra ostetik. Ni, hau, akordatzen jata makiñia ekarri bihar zala, eta makiñia ikusteko ilusiñua! Ni, eta Felix Azpirikua. Makiña barrixa datorrela, eta bueno! Ilusiñua! Gari-joteko makiñak eta gari-garbitzekuak, hasieran, gitxi zeren. Honek makiñok agertu ziranian, orduan dirua... ta eitten zan kuadrillia: sei edo bost basarri, soziedadian, eta horrek txandaka juaten ziran: egun baten batek, eta bestian....