Bilaketa aurreratua

txanketian jo
txanketian jo. ad. (ETNO). Trillar a mano en losas. Gari-joteko makiñak agertu aurretik (edo gari gitxi zeguanian, gerratian esate baterako), garixa eskuz joten zan, harlozen kontra. Harlozak ipini eta gari-azauak lozen kontra joten ziran. Garixa joteko horri moduorri esaten jako txanketian. Gerra sasoian gari gitxi ein zan, bai ba, balak "tzi-tzi-tzi". Hil ez giñanian! Eta, holan, gari gitxi zeguanez, hutsa gari, ba, garixa txanketian jo genduan. Harloza hori hartu, eta makurtuta, bertan jo, txanketian. / Txanketian da, hartu azaua eta lozan jotia. Horrek lozok preparau eitten zian garixa joteko! Egoten zian urkilla batzuk, ta urkillen gaiñian egur bat botatzen zan. Ta gero, haren kontra lozak, ta loziak hanka ez deixan eiñ, puntan ultza bat edo sartu, ta, ba, jo! Txanketian, horixe da izena beria: txanketian. holaxe joten zan! Ta hemen bakarrik ez... danian!.