Albisteak Argitalpenak Estekak Hiztegia Twitter

Hiztegia

Berbia

Eskribidu billau nahi dan berbia. Erabili * ordezko moduan. Esaterako: era* (era-z hasten diran berbak agertuko dira). Edo *era (era-z amaitzen diran berbak agertuko dira). Eremu guztietan klikatu ezkero, atal guztietan billauko da berbia (adibidietan, jakingarrixetan...).  Zehaztasun gehixago nahi ezkero billaketa aurreratua erabili.

Albisteak

ARMAGINTZA MUSEOA PAUSOZ PAUSO

Museoa pausoz pauso. Horixe da Eibarko Armagintzaren museoak Lehen Hezkuntzako umeentzako prestatu duen liburuxka didaktikoa.

Liburuxka museoan bertan eskuratu daiteke, bisita bat egin ondoren. Edo nahiago izanez gero Armagintzaren museoaren web orritik deskargatu daite.

Horretarako klikatu hemen

LUR HIZTEGI ENTZIKLOPEDIKOA INTERNETEN KONTSULTATZEKO AUKERA DAGO

Eusko Jaurlaritzaren Kultura saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sarean jarri ditu Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Hitegi Tematikoa.

EUSKARA IKASTEKO DIRU-LAGUNTZAK

Eibarko Udalak 2011-2012 ikasturtean Eibarko Udal Euskaltegian eta AEKn euskara ikasten jardun duten guraso, dendari, ostalari, jubilatu eta euskara plana duten enpresetako langileentzako diru-laguntza deialdia kaleratu du. Erantsitako deialdian zehazten dira bete beharreko baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaerak PEGORAn aurkeztu behar dira eta horretarako azken eguna abuztuaren 31 da.

GURASO.COM

Ba al dakizu zer den guraso.com?

Motz-motzean azalduta:

  • Gurasoen gai ezberdinen inguruko informazio beharrak asetzeko euskarazko web gunea.
  • Web gune zabal eta dinamikoa. Guraso, hezitzaile eta adituen elkargune birtuala.
  • Adituen ikuspuntuak, artikulu interesgarriak, gaiarekin loturiko albisteak eta abar eskintzen ditu.
  • Lotura interesgarriak ere bertan aurkituko dituzu: Hikhasi, Irrien lagunak...

Egin klik eta sartu www.guraso.com

 

MAIATZAREN 25EAN KALIAN JOLASIAN

Euskal Jaiaren barruan, datorren ostiralean, 17:00etatik aurrera, Untzaga plazan 5-8 urte bitarteko umeentzako jolasak egongo dira; betiko jolasak izango dira soka-saltoan egitekoak, esku-jolasak, zapitxoarena... gaur egun gure kale eta plazetan gero eta gutxiago ikusten diren ume-jolasak.

Azken ikasturtean, Eibarko ikastetxe guztiekin adostuta, hainbat jolas landu dira jolas-orduetan.

UEUko UDAKO IKASTAROETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

Aurtengoa 40. edizioa izango da. Krisi ekonomikoa dela eta une latzak igarotzen ari badira ere, inoiz baino eskaintza zabalagoa prestatu dute. Azken urteetan bezala ikastarook Eibarren, Iruñan eta Baionan izango dira. Ikusi hemen ikastaro eskaintza.

Eibarren ekainaren 26tik 29ra eta uztailaren 9tik 13ra izango dira.

TWITTERREN GAUDE

Momentuoro informatuta egon nahi baduzu, izan gure jarraitzaile twiterren.

 

EIBARKO UDALAK HITZARMENAK SINATU DITU EUSKALGINTZAREKIN

Atzo iluntzean Miguel De los Toyos alkatea Eibarko euskalgintzako elkarteekin bildu zen 2012ko hitzarmenak sinatzeko. Guztira 6 hitzarmen sinatu dira 4 elkarterekin. Hitzarmen horien bitartez honako elkarte eta egitasmoak laguntzen dira diruz:

UMEEN BERTSO JAIALDIAK COLISEOAN

Maiatzaren
14an eta 15ean, Coliseo antzokian Eibarko ikastetxeetako LH5 eta LH6 mailetako ikasleak bertsotan ikusteko aukera izango dugu.

Maiatzaren 14an, astelehena, Juan Antonio Mogel eta Amaña ikastetxeetakoak izango dira bertsolariak.

Maiatzaren 15ean, asteartea, La Salle Isasi, Arrateko Andra Mari, Urkizu eta Aldatzekoen  txanda izango da.

Saio biak arratsaldeko 6etan izango dira.

HITZALDIA: EIBARKO BERRERAIKUNTZA 1937-1957

Maiatzaren 8an, 19:00etan, PORTALEko Areto Nagusian Francisco Javier Muñozek Euskal Herrian eraikitzea. Eibarko Berreraikuntza 1937-1957 lanarren gaineko hitzaldia eskainiko du euskaraz.

Francisco Javier Muñoz  2009an Eibarko Udalak UEUrekin lankidetzan kaleratzen duen Juan San Martin bekaren irabalea izan zen, eta hitzaldi honetan aurkeztuko duen lana beka horren emaitza izan da.

Hitzaldia Eibarko bonbardaketaren 75. urteurrenaren egitarauaren barruan dago.