Albisteak Argitalpenak Estekak Hiztegia Twitter

Hiztegia

Berbia

Eskribidu billau nahi dan berbia. Erabili * ordezko moduan. Esaterako: era* (era-z hasten diran berbak agertuko dira). Edo *era (era-z amaitzen diran berbak agertuko dira). Eremu guztietan klikatu ezkero, atal guztietan billauko da berbia (adibidietan, jakingarrixetan...).  Zehaztasun gehixago nahi ezkero billaketa aurreratua erabili.

Albisteak

BIHARGIN FINA HITZ BIKOTERIK POLITENA

Otsailean martxan jarri zen berba lehiaketaren emaitza gaur jakin da.

Bai botuen bitartez, bai epaimahaiaren iritziz, aurkeztu diren berba bikoteen artean politena BIHARGIN FIN izan da, proposamena egin duena, eta ondorioz lehikaetaren irabazlea, M. Isabel Aguirrebeña izan da. Botoen %24a jaso du eta epaimahairen iritziz ere horixe izan da aurkeztutakoen artean politena.

EUSKARAZ AZPITITULATUTAKO BI FILME PORTALEAN

Emakumearen Nazioarteko Eguna gertu dela eta, Euskara-Kultura Batzordeak AEK, Udal Euskaltegia eta Emakumeen Mahaiarekin lankidetzan euskaraz azpititulatutako bi filme emango ditu bertsio originalean.

Ikusgai izango dira Lilja 4-ever eta Pink Saris filmak

Eguna: martxoak 5, asteazkena

HAUTATU BERBA BIKOTERIK GUSTUKOENA

Guztira 98 proposamen jaso dira euskaltegi bietan. Azpian daude
aurkeztutako hitz bikoteak. Hautatu gehien gustatzen zaizuna eta eman
botoa. Epaimahaiak botorik gehien jaso dituztenen artean hautatuko du
irabazlea.

Jendeak aurkeztutako proposamenen artean, oso politak eta orijinalak
izanik ere, 10 baztertu egin dira lehiaketako izena+adjektiboa egitura
ez zutelako, eta horixe zen lehiaketaren araua.

Eman botoa HEMEN. Azken eguna martxoaren 2a.

ERREGISTRATU EUSKARAREN EGUNEKO ARGAZKIAK IKUSTEKO

Dagoeneko ez daude Euskararen Nazioarteko Egunean ateratako banakako argazkiak gure web orrian denok ikusteko moduan.

Hemendik aurrera argazkiak ikusi nahi dituena HEMEN erregistratu beharko da.

BERBA LEHIAKETA: HITZ BIKOTEAK

Eibarko bi euskaltegiek Udalarekin lankidetzan hitz bikoteen lehiaketa antolatu dute. Jendearentzat gustukoena den hitz bikotea (izena+adjektiboa) hautatzeko lehiaketa izango da aurtengoa. Hitz bikoteak oso desberdinak izan daitezke: "begirada zorrotz", "irribarre gozo", "hanka-gorr", "tripa-handi"... edo orijinalagoak.

Parte hartzaile bakoitzak berari gehien gustatzen zaiona aurkeztu behar du eta jendearen botoen bitartez aukeratuko da irabazlea.

# IPINI AURPEGIA EUSKARARI ABENDUAREN 3ko ARGAZKIAK

Abenduaren 3an, Euskararen Narioarteko Egunean, Eibarren Ipini aurpegia euskarari lemapean 1.600 lagun inguru gerturatu ziren udaletxera bere aurpegia euskararen alde jartzera.

Pixka bat kostatuta, baina azkenean iritsi da argazkiak sarean ikusteko aukera. Sartu hemen eta gozatu.

Eibarren euskararekin lotura duten albisteak zure e-postan jaso nahi badituzu, bidali mezu hau "EMAN ALTA" helbide honetara euskera@eibar.net 

HIZTEGITXOAK .EU

Topaguneak euskaratik 43 hizkuntzatarako hiztegitxoak PDF bitartez eskuratzeko gunea sortu du. Ikusi hemen aukerak.

MIKEL MARKEZ COLISEOAN

Mikel Markez kantaria  Indar bat dabil hor izeneko lan berria aurkeztera dator Coliseora.

Emanaldia urtarrilaren 17an 20:30ean izango da. Sarrera 8€.

Oholtza gainean berarekin batera Arkaitz Miner (gitarra akustikoa, mandolina, biolina), Satxa Soriazu (pianoa eta teklatua) eta Amaiur Cajaravill (kontrabaxua) ere izango dira.

UDAL EUSKALTEGIAN MATRIKULAZIO EPE BERRIA ZABALIK

Matrikula epea zabalik dago Udal Euskaltegian urtarrilaren 7tik otsailaren 15era bitartean. Alfabetatze eta euskalduntzeko maila guztiak eskaintzen dira.

Eskolak astelehenetik ostegunera izango dira, bi ordu eta erdikoak (tutoretza barne).

Kolektibo batzuentzat (guraso, dendari, jubilatu, langabetu...) tasa bereziak daude.

Matrikulak aurkezteko lekua: Udal Euskaltegia Bista eder kalea, 10, Tfnoa: 943 700912

Astelehenetik ostegunera 08:30-14:00 eta 16:00-19:30. Ostiraletan 08:00-14:30

 

 

EIBARKO AHOZKO ONDAREARI BURUZKO BIDEOA

Ahotsak.com elkarteak Eibarko ahozko ondareari buruzko bideo labur eta polita egin du.

Bertan Eibarko jende nagusia agertzen da antzinako Eibarri buruzko kontuak kontatzen. Horretaz gain sasoi bateko Eibarko eta gaur egungo Eibarko argazkiak ere jasotzen dira.

Ikusi, gozatu eta zabaldu!