Bilaketa aurreratua

foball
© Silvia Alberdi
foball. iz. (ETNO). Fútbol, balompié. Foballian eta ibiltzen da; juaten bazara, ikusiko zenduan! / Modara txukun-txukun jantzita foballera ta konziertura juan. (Zirik 85). Ik. piratzaille, pirau, refere, kanpo-foball.  Eibarrera berihala heldu zan futbol zaletasuna; 1912. urte ingururako Otolerdiko zelaixa erabiltzen zan partiduak jokatzeko. Egunkarixetan ingleseko berbia irakorri, eta bardin hasi ziran esaten orduko eibartarrak, gaur arte. Horren antzera Eibarren oso normalak diran referia (arbitro) edo orsaixa (fuera de juego). JMEk be ohar honekin dakar: "Ala deitzen diote oraindik adin puskateko plaentziar-eibartarrek".