kotxe (kotxeaundi, kotxetxiki). iz. (NA). Auto, automóvil, coche. A! aittak eruaten dau lanrroberra, eta zu kotxe txikixakin. Bueno! "txikixa" eta "haundixa"... Geuk be holan esaten dou: -"zeiñ eruan bihar dozu?", eta "txikixa!" ero "haundixa" esaten dau. Kotxe haundixak ba zerbiziñua eitten dau, mendirako eta.. Ik. auto, automobil. TEk auto eta automobil sarrerak dakarz bere Lexikoian, Eibarren beti erabili izan dittugun moduan. Ez dakigu zelan, baiña auto(mobil) adieran kotxe berbia da nagusittu dana. Asko be asko ugarittu da azkenaldixan, hainbesteraiño eze, apenas inork darabiguzen auto eta automobil berbak, jatorraguak eta unibersalaguak diranak, HB-n be hobetzat emondakuak.
Auto klase bat baiño gehixago erabili bihar dan lekuetan, auto bakotxandako izen bereizgarri errezak erabiltzeko premiñiak eragitten dau adibidian agertzen diran moduko berbak sortzia: kotxeaundixa lanrroberrandako eta kotxetxikixa turismuandako.
kotxe-karrera. iz. (NA). Carrera de coches, rally automovilístico. Kotxe-karreran primeria etara jok horrek Markiñako gaztiorrek?.